Garmendipeko aldageletako hormetako zuloen albistea dela-eta, Azpeitiko bilgune feministak babesa adierazi die "erasotuak izan diren emakumeei". Nabarmendu dute ez dela gertaera islatua, eta ez dela "kasualitatea" zulo horiek, hain zuzen, emakumeen aldageletan agertzea. "Emakumeen kontrako erasotzat" hartu dute ekintza, eta herritar zein erakundeek hala ikusi behar dutela nabarmendu dute. "Jendarte matxistaren ondorioa dira halakoak, eta erantzuna zein soluzioak jendarteko baloreen aldaketan kokatu behar dira". Kasua argitzea eta neurriak hartzea exijitu dute.
Honakoa da oharra, osorik:
Lagun Onak-eko aldageletako zuloen aurkikuntza dela eta, Azpeitiko Bilgune feministak zera adierazi nahi du:
-
Lehenik eta behin, zelatatuak, hau da, erasotuak izan diren emakumeei gure babes osoa eskaini nahi diegu.
-
Gertaera hau beste herri batzuetan ere gertatu da. Eraso hau beraz, ez da zerbait isolatua. Zulo horiek ez dira kasualitatez emakume kirolarien aldageletan azaldu. Honi dagokion garrantzia ematea ezinbestekoa da
-
Ekintza hau emakumeen kontrako eraso bat da eta hala kontsideratua izan behar du jendarte osoaren eskutik. Baita instituzioen eskutik ere. Halako gertakariak jazotzea penagarria izateaz gain, ezinbestekoa deritzogu dagokion kontestuan jartzea; Jendarte matxistaren ondorioa direlako eta erantzuna zein soluzioak jendarteko baloreen aldaketan kokatu behar direlako.
-
Kasuaren larritasuna kontuan hartu eta beronen berehalako argipena exijitzen dugu. Era beran, lagun onak kirol elkartea eta udalari berari neurriak hartzea berriz gerta ez dadin.