Beharra dutenei banatzeko 500 jostailu jaso dituzte Urola Erdian

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 7a

Solidaridad y esperanza elkarteak egin du bilketa eta Elkar-ekin taldeari eman dizkio jasotako jostailuak, baliabide urriak dituzten Azpeitiko familietako umeei banatzeko.

Solidaridad y esperanza elkarteak jostailuak jasotzeko Jostailu bat ume baten irribarrea lortzeko egitasmoa egin du Gabonetan, eta Elkar-ekin taldeari eman dizkio bildutako jostailu guztiak. Guztira 500 jostailu batu dituzte Urola Erdiko hainbat enpresa eta saltokitan, eta Azpeitian baliabide urriak dituzten familietako umeei banatuko dizkie horiek Elkar-ekinek. Duela urtebete inguru sortu zuten Solidaridad y esperanza elkartea, gaixotasun arraroak dituzten umeei laguntzeko asmoz. Sergio Gomez elkarteko presidenteak esan duenez, "izugarria" izan da jasotako babesa: "Eskerrak eman nahi dizkiogu euren alea jarri eta jostailuak eman dituzten herritarrei, baita ekarpena egin duten saltokiei ere". Gainera, gaur egungo egoera ekonomikoa ikusita, kanpainak "aurreikuspen guztiak gainditu" dituela ere adierazi du Gomezek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide