Xoxoteko egunean jokatuko da Zuzenien proba

Nerea Uranga 2016ko urtarrilaren 7a

Izarraitzko Mendi Lasterketarako, berriz, ibilbide motza ere antolatuko dute aurten

Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunakoek aurreratu dituzte aurtengo Izarraizko Mendi Lasterketaren eta Zuzenien Igoera Bertikalaren datak. Zuzenien mendi proba bertikalak data aldaketa izango du aurten: azken edizioetan bezala, martxoaren aurreneko igandean jokatu ordez, maiatzaren azkenengo igandean izango da, hau da, Xoxoteko egunean. Beraz, maiatzaren 29an jokatuko dute VIII. ekitaldia. Iaz ibilbide berria estreinatu zuten, herriko plazatik irtenda. Izarraizko Mendi Lasterketa, berriz, aurretik da: maiatzaren 7an, larunbata, eta arratsaldez. Aurten, gainera, Azpeitian jokatzen denetan izan ohi duen ibilbideaz gainera, ibilbide motza ere antolatuko dute. Ibilbide laburrak 10-12 kilometro izango  dituela aurreratu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide