Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ehundaka ume eta heldu zituzten zain Ekitalde Hurbileko Errege Magoek Azpeitian. Puntu-puntuan iritsi dira Lasaotik, lurrun trenean, eta Burdinbidearen Euskal Museoa bete da. Herrian bueltaxka emango dute gero, 19:00etatik aurrera, Sanjuadegiko igerileku aurretik irtenda. Desfilearen ostean, urtero legez, udaletxeko balkoira igo, eta azpeitiarrei galdetuko diete txintxoak izan ote diren Meltxor, Gaspar eta Balatasarrek.