Padura, Aurrera Ondarroa, Comillas eta Bansander sailkatu dira Azpeitia Cupen hurrengo fasera

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 5a

Azpeitia Cup 2016ko azken fasearen txapelketa ekainaren 10ean, 11n eta 12an izango da Azpeitian.

Azpeitia Cupen sailkapen faseko irudia. (Azpeitia Cup) Ekainean jokatuko den Azpeitia Cupeko azken fasea jokatzeko sailkapen fasea jokatu zen abenduko azken asteburuan Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian. Futbol zortziko kimu mutilen 40 taldek parte hartu zuten abenduaren 26an eta 27an jokatutako txapelketan. Gero, hortik hamasei talde sailkatu ziren sailkapen faseko finalak jokatzeko. Joan den larunbatean jokatu zituzten finalaurrekoak eta finalak, eta honako lau taldek lortu dute azken fasea jokatzeko txartela: Aurrera Ondarroa, Bansander, Comillas eta Padura. Azpeitia Cup 2016ko azken fasearen txapelketa ekainaren 10ean, 11n eta 12an izango da Azpeitian, Garmendipeko futbol zelaietan, eta dagoeneko Euskal Herriko nahiz kanpoko talde batzuen parte hartzea baieztatu dute antolatzaileek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide