Azpeitiko kirol elkarteek eska ditzakete diru-laguntza zuzenak

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 5a

Hilaren 31 bitartean dute horretarako aukera.

Azpeitiko kirol elkarteek eska ditzakete 2016ko diru-laguntza zuzenak. Urtarrilaren 1ean ireki zuen epea Azpeitiko Udalak, eta hilaren 31 arte egongo da aukera eskaera egiteko. Erakundeak adierazi duenez, 2015eko dokumentazioa aurkeztu behar dute. Udaletxeko harrera erregistroan utzi behar dituzte paperak. Edozer zalantza izanez gero, 943-15 00 95 telefonora deitu edo kirolak@azpeitia.eus helbidera mezua bidal daiteke. Baldintza ikus daitezke Azpeitiko Udaleko webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide