2016ko aurrekontuak onartu ditu Azpeitiko Udalak, EH Bilduren udal gobernuaren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin. 2015eko aurrekontuetarako erabilitako dirua baino gehiago izango dute aurten: 870.623 euro gehiago.
19.233.516,72 euroko aurrekontua onartu dute, eta "ekonomia, eskubide sozialak eta azpiegitura jasagarriak" izango dituzte ardatz, Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearen arabera. Abenduaren 29an eginiko ezohiko udalbatzan onartu zituen Azpeitiko Udalak aurrekontuak.
Aurrekontu orokorra 19.233.516,72 eurokoa izango da, eta Udalaren aurrekontu propioa 18.154.684,72 eurokoa. Udalak, Euskara eta Kirol patronatuek eta Iraurgi Berritzenek osatzen dute aurrekontu orokorra; propioa, berriz, udalak soilik.
Etxeberriak jakinarazi du "positiboki eragiteko" aurrekontuak direla onartutakoak, eta "edozein proiektu" garatzeko prest dagoela erakundea, bere eskumenen barruan bada eta herritarrentzat ona dela ikusten badu.
Udala "egoera ekonomiko hobean" dagoela jakinarazi du alkateak, azken agintaldian "zailtasun ekonomiko handiak" pairatu ondoren. Egoera hobetu izanak ahalbidetu du aurrekontua haztea, baina "zuhurtziaz" jokatu dutela azaldu du Etxeberriak.
Azpiegituretarako 1.762.000 euro gehiago
Honako helburuak finkatu dituzte:
- Enpleguan eragitea.
- Formazioan, egitasmo eta titulazio berriak sortzea. Orain artean, Azpeitiko Udalak eskaini duen formazioa nabarmendu du alkateak, hirugarren adinekoen zaintzara bideratua. Horrek fruituak eman dituela-eta, irailetik aurrera Azkoitiko Lanbide Heziketan eskainiko dituzte eskola horiek.
- Azpeitiarrei babes eta eskubide sozialak bermatzea, Gizarte Zerbitzuen bidez.
- Alokairu sozialari heltzea.
Hirigintza eta Ingurumena batzen dituen sailak 1.762.000 euro gehiago izango ditu 2016an, 2015arekin alderatuz gero. 2015ean 1.384.500 euro bideratu zituzten sail horretara; eta 3.146.500 euro, berriz, 2016rako. Proiektuen arteak hauek aipatu dituzte:
- Igerilekuko lanak bukatzea.
- Azoka plazako lanak amaitzea.
- Gune berdeak eratzea, Goenan eta Esklabetan.
- Etxebizitzan inguruko beharrak aztertzea eta herritarren iritzia jasotzea.
- Basozabal jauregian eragitea.
- Urrestillako bidegorriaren zatia egitea, udalari dagokiona: Bordatxotik hasi, eta Atxubiaga bitartekoa.
- Soreasu osatzeko urratsak egitea, Kultur Mahaiarekin batera.
Aurrekontuak, sailez sail
Sailak
|
2016ko partida
|
2015eko partida
|
Aldea
|
| Aurrekontu orokorra |
19.233.516,72 euro |
18.362.892,83 euro |
870.623,89 euro gehiago |
| Udalaren aurrekontu propioa |
18.154.684,72 euro |
17.332.944,06 euro |
821.740,66 euro gehiago |
| Euskara Patronatua |
580.700,02 euro |
573.213,03 euro |
7.486,99 euro gehiago |
| Kirol Patronatua |
1.192.726,94 euro |
1.172.769,18 euro |
19.957,76 euro gehiago |
| Azpeitia Berritzen |
242.832 euro |
251.380 euro |
8.548 euro gutxiago |
| Ogasuna eta Kontuak |
796.345,34 euro |
949.900,09 euro |
153.554,75 euro gutxiago |
| Hirigintza eta Ingurumena |
3.146.500 euro |
1.384.500 euro |
1.762.000 euro gehiago |
| Hezkuntza eta Euskara |
984.780, 02 euro |
764.324,26 euro |
220.455,76 euro gehiago |
| Kultura eta Gazteria |
767.800 euro |
766.300 euro |
1.500 euro gehiago |
| Kirolak |
827.226,94 euro |
1.677.469,18 euro |
850.242,24 euro gutxiago |
| Gizarte ekintza |
976.900 euro |
1.156.900 euro |
180.000 euro gutxiago |
| Langileria eta antolakuntza |
5.481.300,39 euro |
5.272.604,91 euro |
208.695,48 euro gehiago |
| Festak |
495.000 euro |
495.000 euro |
Berdin |
| Zerbitzu orokorrak |
3.324.073,56 euro |
3.453.172,13 euro |
129.098,57 euro gutxiago |
| Alkatetza |
221.000 euro |
206.000 euro |
15.000 euro gehiago |
| Industria, merkataritza eta turismoa |
845.858,47 euro |
858.873,49 euro |
13.014,53 euro gutxiago |
| Parekidetasuna |
113.900,00 euro |
113.900 euro |
Berdin |
| Baserriak |
174.000 euro |
234.000 euro |
60.000 euro gutxiago |
EAJren abstentzioa
"Ardatz nagusiekin ados" dagoela jakinarazi du EAJko udal taldeak. Halere, abstenitu egin da bozkaketan, honako eskaerak eginda:
- Hirugarren adineko pertsonentzat mantenimendurako gimnasia egiteko parkea egiteko partida jartzea. Esklaba ingurua proposatu dute horretarako.
- Soreasurekin apustua egiten jarraitzea.
- Basozabal balioan jartzea.
- Betharramdarren eraikina berritzeko lanak abiatzea.
- Hondakinen bilketa egiteko sistema zehaztea.