Jacome farmaziak egingo ditu aurtengo gaueko guardia guztiak, Azpeitian eta Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2016ko urtarrilaren 4a

Aurten Azpeitiko Jacome (Garmendi auzunea, 19) izango da gaueko txanda guztiak egingo dituen farmazia. Urtarrilaren 1era arte, eguneko eta gaueko guardia guztiak txandaka egin izan dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko farmaziek.

Farmazien guardiako zerbitzuan aldaketa esanguratsuarekin iritsi da 2016. urtea. Urtarrilaren 1az geroztik, farmazia bera ari da gaueko guardiak egiten eta berak egingo ditu urte guztian zehar. Orain arte, eguneko eta gaueko guardia guztiak txandaka egin izan dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko farmaziek, sei hilabeteroko egutegiari jarraituz. Aurrerantzean, baina, farmazia berak emango du gauetako zerbitzua urtebetez. Aurten Azpeitiko Jacome (Garmendi auzunea, 19) izango da gaueko txanda guztiak egingo dituen farmazia. Orain arte, gaueko guardietan Azpeitiko eta Azkoitiko farmaziak txandakatu egiten ziren. Aldaketarekin ere horrela izango da, baina urtebetero egingo dituzte farmazia aldaketak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide