Ekainean jokatuko den Azpeitia Cup-eko finaleko fasea jokatzeko sailkapen fasea jokatu da Azpeitiko Garmendipen. Kimu mutilen 40 taldek parte hartu dute abenduaren 26an eta 27an. Gero, hortik hamasei talde sailkatu ziren sailkapen faseko finalak jokatzeko. Urtarrilaren 2an, larunbatean, jokatu zituzten eta lau taldek lortu dute finaleko fasea jokatzeko txartela: Aurrera Ondarroa, Bansander, Comillas eta Padura.