Azpeitiko Valverde drogeriakoak, zenbaki saritua eskuartean dutela. (Eneritz Albizu Lizaso).
Espainiako Loteria Nazionalaren 5.sariaren zati bat Azpeitiko Valverde drogeriak saldu du. 18.102 zenbakia da sariduna eta 6.000 euroko saria du txartel bakoitzak.
Bestalde, loteria primitiboaren 3. saria ere tokatu zen igandean, abenduak 20. 4.000 euroko saria zuen txartel bakoitzak.