Hitzarmena sinatu dute Azkoitiko eta Azpeitiko Iraurgi Saskibaloi Taldeak eta Donostiako Ibaetak, emakumeen saskibaloia sustatu asmoz. Gaur, larunbata, izan da sinatze-ekitaldia, Azpeitiko kiroldegian, bi taldeen arteko partida baino lehen. Maier Lizaso Iraurgi saskibaloi taldeko lehendakariak, Karmen Muguruza Ibaetako lehendakariak eta Denis Itxaso Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak sinatu dute hitzarmena. Horrela, datorren urtetik aurrea "egitura sendo bat" osatuko dute "Gipuzkoako emakumeen ez dezaten kanpora irten beharrik izan beraien gaitasuna erakusteko". Azpeitiko eta Azkoitiko udal ordezkariak ere bertan izan dira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatu diete, bi kluben arabera, elkarlanean aritu daitezen, erakundearen babesa jaso nahi badute. "Ez zitzaigun gehiegi kostatu gure emakumeen saskibaloiaren kirol osasuna bermatzeko behar diren ildo nagusiak adostea. Bi klubok hartu dugu batera lan egiteko konpromisoa; jokalari gipuzkoarrak hezi eta formatzeko, saskibaloiaren elitean lehiatzen jarraitu ahal izateko", adierazi dute bi taldeek.
Bi klubek eman diote garrantzia harrobiko lanari. Hori dela-eta, Gipuzkoako 18 jokalari lehiatu dira gaurkoa partidan.