Euskal Herriko Herriarteko pilota txapelketa irabazi du arten Ilunpe Pilota elkarteko taldeak, eta beraiei eman diete Azpeitiko 2015eko kirolari onenaren saria. Markel Etxaniz ordezkariak jaso du oroigarria, Eneko Etxeberria alkatearen eskutik, baina harekin izan dira Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketetan lehiatu diren mutilak: Jon Alberdi eta Mikel Unanue kadeteak, Gorka Iriarte eta Julen Egiguren jubenilak eta Daniel Murgiondok eta Jurgi Larrañaga seniorrak.
Urtero bezala, 2015eko kirolari onenen sariak banatu dituzte gaur, larunbata, Azpeitiko udaletxean. Garaipenez gain, kirolarien giza-ezaugarriak ere kontuak izan dituzte klubek irabazleak hautatzerakoan: Gogoa, kemena, kideentzat eredu izatea, laguntzeko prest egon izana edo talde lanerako gaitasuna nabarmendu dituzte.
Honakoak izan dia, kirolez kirol, saria jaso duten herritarrak:
- Azpeitiko karate elkartea: Borja Leandro.
- Ikasberri Kirol Elkartea: Eneko Martija eta Oier Alkorta. Pala jokalariak dira horiek.
- Iraurgi Saskibaloi Taldea: Garazi Arregi.
- Kimura judo kluba: Jon Pajuelo.
- Izarraitz Igeri Elkartea: Jon Aizpuru.
- Lagun Onak Futbol Taldea: Aitor Zulaika.
- Xeye atletismo elkartea: Yania Tena.
- Garmendipe Bolo Taldea: Yarisa Caballero.
- Escuderia Lagun-artea: Iñigo Larrañaga.
- Xaputarrak xake kirol elkartea: Patxi Isasmendi.
- Lagun Onak Mendi Bazkuna: Bereziartua-Palenzuela familia.
- Sokaitz eskalada kirol elkartea: Jagoba Larrañaga.
- Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Aitzol Odriozola.
- 2015eko kirol boluntarioa: Jabier Urbieta Takolo. Lagun Onak Mendi Bazkunako zuzendaritzan 25 urte egin ditu, eta mendirako afizio handiarekin jarraitzen du.