Bihar irekiko dute Azpeitiko Alberdi Etxeko aparkalekua, 30 plazarekin

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 18a

Alberdi Etxeko parkea irekiko dute bihar arratsaldean, 30 autorentzat eta motorentzat lekuarekin. Olazko Andre Mariaren eta Artetxe Hostalaren aurrean zegoen Alberdi Etxea, eta Olazko Amaren plazatik izango du sarrera eta irteera aparkaleku berriak. Aitor Bereziartua udal zinegotziak esan du herritar guztientzat prestatu dutela gunea, beraz, irekia izango da. "Plazan galdutako aparkalekuak berreskuratzeko" jarri dute leku hori, eta neurri horrekin batera jarri dituzte beste aukera batzuk Soreasuko parkinean ere. Udalak azaldu du Alde Zaharreko bizilagunekin eta eragileekin adostutako plana dela hori.

Alde Zaharreko mugikortasuna

Bestalde, pibote sistema bat aztertzen ari dira Alde Zaharraren mugikortasuna bermatu eta trafikoa bideratzeko. Eredu berriaren zehaztapenak erabakitzeko bilerak urtarrilean hasiko dituztela ere esan du Udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide