Egitasmoko kideak eta Azpeitiko eta Azkoitiko dendariak, otarra aurrean. (Ana Abarisketa)
Hemenbuy Azkoitiko eta Azpeitiko merkatarien online dendak 600 eurotan baloratutako otarra zozketatuko du urteurrena ospatzeko. Parte-hartzeko, Hemenbuy!-ren facebookean
atsegin dut klikatu behar da; www.facebook.com/hemenbuy atarian. Zozketa eguna urtarrilaren 18 izango da.
Plataforman 43 denda daude aktiboki lanean eta 4.000 produktu inguru dituzten salmentan. Hain justu, menkatari hauen ekarpenei esker lortu du Hemenbuy-k saski eskuzabala osatzea.
Azkoitiko eta Azpeitiko udalek eta Iraurgi Berritzen garapen agentziak, Elkarmedia enpresaren bidez, bi herri horietako merkataritza sustatzea du helburu Hemenbuy!-k. Online eta Offline munduak batzeko balio du egitasmoak, nahi izanez gero
online eta
offline munduak batzeko balio du.
Behin Azkoitiko otarra zozketatu ostean, balio bereko beste zozketa bat egingo dute Azpeitian.
Egitasmoa ezagutaraztea
Aurreneko urteko helburu nagusia izan dute egitasmoa ezagutaraztea. Hala, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, promozioak martxan jarri, sare sozialak kudeatu edota bloga elikatu.