Nerea Eskulanak dendak irabazi du aurten Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketa. Kiribil Ekodendak jaso du bigarren saria, eta Decoramik izan da hirugarrena.
Beste urteetan baino parte-hartzaile gehiago izan ditu aurten lehiak, Agustin Lizarralde udal zinegotziaren arabera. "Ikusi dugu lan asko egin dutela dendariek, eta zaila izan da erabakia hartzea", nabarmendu du.
Garrantzia eman diote erakusleihoa "originala" eta "erakargarria" izateari. Horrez gain, "produktua gaiarekin ondo integratuta" egotea ere kontuan izan dute. Irabazleari buruz esan du "oso txukun" egin dutela aurkezpena, eta Alde Zaharrak merezi duela halako gauzak egitea.
Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide