(E. Albizu Lizaso)
Gabonak ate joka dira, eta Azpeitian hasiak dira lanean kontsumo arduratsua gizarteratzeko asmoz. Bigarren urtez, Sanjuandegirako prestatu dute Azoka Herritik egitasmoa. Hilaren 18an hasiko da jaia, eta Azoka Herritik-en pentsamoldeari jarraiki, bertako ekoizpena eta merkatu txikiak bultzatzea izango du xede, orain artean bezala. Azoka Herritik-en talde eragileak XJ Auzolanean elkartearekin prestatu du egitaraua.
Honakoa adierazi dute antolatzaileek: «Herrian bizi, kontsumitu, lan egin eta gozatzeko modu berriak sortzen ari gara guztion artean, eta horren isla izango da abenduaren 18 eta 19an egingo den Sanjuandegiko azoka».
Gabonetako azoka
Elkar-ekin taldeak Gabonetarako proposamen berri bat egin die herritarrei. Kontsumo ereduak aldatzeko edo haien inguruan hausnartzeko asmoz, egitarau bat prestatu dute haiek ere bigarren eskuko salerosketekin, hitzaldiekin eta dokumental emanaldi batekin. Tartean nabarmentzekoa da Mikel Aiestaran eta Karlos Zurutuzaren arteko solasaldia:
Begirada bat Ekialde Hurbilari. Hilaren 29an da hitzordua, 19:00etatik aurrera, Sanagustin kulturgunean. Elkar-ekinek, Sanagustinek, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio taldeak antolatu dute hitzaldia, eta Nekane Zinkunegi kazetari errezildarra izango da moderatzailea.
Gure kabuz edo hil dokumentala ere ziklo horren barruan aurkeztuko dute, 24 alternatiba ekonomiko jasotzen ditu, eta haren osaketan parte hartu du Eneritz Arzallus errezildarrak. Hilaren 30ean izango da aurkezpena, 18:00etan, Gaztetxean. Gaztetxeak, Bizi Dinamikak, Ernaik eta Elkar-ekinek antolatu dute hori. Gainontzean, bigarren eskuko azoka hilaren 18an eta 19an zabalik egongo da.
Egitaraua
Azoka Herritik
Abenduak 18.
- 17:30. txokolatada umeentzat, Jose Antonio Agirre plazan.
- 18:00. Maider ipuin kontalaria, Txikitxoko ludotekan. HH5eko ikasleei zuzendua, hango eta hemengo ipuinak.
- 19:00. Pintxo-potea.
- 19:30. Guillermo Segurola txiste kontalaria, Izaro tabernan.
- 22:00. Ane Jurado eta Xabi Arrietaren kontzertua, Kantoi tabernan.
Abenduak 19.
- 10:00-14:00. Azoka, Jose Antonio Agirre plazan.
- 11:00-13:00. Auzoa apaintzeko eskulan tailerra, berrerabilitako materialarekin, Txikitxoko ludotekan.
- 11:30. Txapa tailerra, GKEen postuetan.
Gabonetako azoka
Abenduak 18. Elkarguneko bigarren eskuko azoka irekita, 16:00etatik 20:00etara.
Abenduak 19. Sanjuandegin, bigarren eskuko azoka.
Abenduak 29. Begirada bat Ekialde Hurbilari solasaldia, Aiestaran eta Zurutuza kazetariekin. 19:00etan, Sanagustin kulturgunean.
Abenduak 30. Gure kabuz edo hil dokumentalaren aurkezpena, 18:00etan, Gaztetxean.