Maiak Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalean abestuko du, azken finalerdia irabazi ostean

Urola Kostako Hitza 2015eko abenduaren 7a

Zumaiarra da azken saioan abestuko duen eskualdeko bakarra.

[caption id="attachment_165139" align="aligncenter" width="300"]Jon Maia  (Bertsozale.eus)[/caption] Jon Maiak irabazi du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken finalerdia. Atzo, igandea, jokatu zuten kanporaketa, Eibarko Astelena pilotalekuan.  Azken saiotik Maia eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa igaro dira finalera, eta hilaren 19an abestuko dute Donostiako Ilunben. Zumaiarraz gain, eskualdeko beste hiru bertsolarik kantatu zuten atzokoan: Nahikari Gabilondo zarauztarrak, Iñaki Gurrutxaga oriotarrak eta Felix Zubia zarauztarrak. Honakoa da atzoko sailkapena, puntuekin:
Maia: 500,5 puntu. Xamoa: 481 puntu. Nahikari Gabilondo: 468 puntu. Mikel Artola: 463,5 puntu. Iñaki Gurrutxaga: 447 puntu. Felix Zubia: 440,5 puntu.

Eskualdeko bat, finalean

Dagoeneko zehaztuta dago nork abestuko duten abenduaren 19ko finalean, eta eskualdetik Jon Maiak soilik lortu du azken saiorako txartela. Honakoa da zortzikoa: Alaia Martin, Unai Agirre, Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Agin Laburu, Iñaki Apalategi, Oihana Iguaran eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa.  Atzoko saioaren kronika egin du Berria.eus-ek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide