Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gabonetako argiak piztu dituzte Azpeitian, eta Errege eguna artean argiztatuko dituzte kaleak. LED mikroargiak jarri ditu udalak herriko kale eta auzoetan, "merkatuan gutxien kontsumitzen dutenak". Horrez gain, 01:00ean itzaliko dituzte egunero argiak, aurrezteko asmoarekin.
Argi gehiago jarri dituzte aurten, "hutsuneak antzemandako lekuetan". Esate baterako, Foru Ibilbidean argi gehiago daude eta Olazko Amaren plazako zuhaitzak argiztatu dituzte. "Gabonak iristear daude, eta argiekin garai honetako kanpainari hasiera eman nahi diogu. Erosketak egiteko orduan, azpeitiarrak herrian geratu, eta bertan kontsumitzeko deia egin nahi dugu", azaldu du Ainhoa Beristain zinegotziak.