San Eloi jaiekin jarraituko dute Landetan igandea artean

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko abenduaren 4a

San Eloi jaiak ospatzen ari dira astertean hasita Azpeitiko Landeta auzoan. Bazkaria egin zuten asteartean, eta mus txapelketa, berriz, atzo. Halere, astebururako prestatu dute auzoan egitarau mardulena. Gaurtik hasi eta igandera bitartean izango da zer egina Landetan. Gaur, asteburuari hasiera emateko, Txerri-boda egingo dute Landeta jatetxean, 21:00etatik aurrera. Larunbatean, berriz, goiz-goizetik prestatu dituzte ekitaldiak. Mendi bizikleta martxa egingo dute Erreka Bike dendatik abiatuta, 09:30etik aurrera, ordu eta erdi inguruz. Ondoren, hamaiketakoa egongo da parte-hartzaile guztientzat. Eguerdian, asto-jana egingo dute Mendizabal jatetxean, eta aurrez izena emateko eskatu dute antolatzaileek.

Zezena eta herri-kirolak

Igandean, zezen txikiek eta herri-kirolek hartuko dute protagonismoa. 12:00etan, zezen txikiak eta Gorritiren abereak izango dira auzoan. 13:00etik aurrera herri-kirolak izango dira ikusgai: harri-jasotzaileak eta aizkolariak. Bestetik, Aresoko neskek jardungo dute auzoko nesken kontra. Bertsolari eta soinujoleak ere izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide