Fiskalak 25 urteko kartzela zigorra eskatu zuen Urbietarentzat, eta 16 urtekoa ezarri dio epaileak. Gaur, asteartea, bukatu da epaiketa, eta iluntzean jakinarazi dute epaia. Urbietari ezarritako kartzela zigorra salatzeko manifestazioa deitu dute biharko, osteguna. 19:00etan abiatuko da, plazatik.