'10 Bitxiak' sarietako bat irabazi du Azpeitiko Valverde Drogeria dendak

Urola Kostako Hitza 2015ko aza. 30a, 09:49

Gipuzkoako Bazkundeak banatzen duen 10 Bitxiak sarietako bat irabazi du Azpeitiko Valverde Drogeriak. Enpresariek aukeratzen dute nork eramango dituzten hamar sariak, eta Goiko kaleko drogeria hautatu dute Urola ingurueko dendariek. "Leku gomendagarria" izan behar du dendak saria eskuratzeko. Duela 60 urte ireki zuten Valverde, eta aurten egin dituzte berrikuntza lanak, "Alde Zaharrean egin diren aldaketen hariari jarraiki". Mikel Itulain dekoratzailea izan dute gidari obra egiteko, eta "goitik behera" aldatu dute denda, Valverdekoen esanetan. Halere, dendaren ezaugarri nabarmenetako bat mantendu dute, bost metrotik gorako erakusmahaia. Ostiralean, azaroak 27, jaso zuten saria, Urko Valverde dendako arduradunak eta Mikel Itulain dekoratzaileak. Han izan ziren Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Itziar Epalza Jaurlaritzako Merkataritza eta Tursimo sailburuordea.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide