'Ostiral beltza' egingo dute Azpeitian, Bertanen eskutik

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 25a

Bertan merkatari elkarteko dendek Ostiral beltza egitasmoa egingo dute ostiral honetan. Egun horretan %10eko deskontua egingo zaie bezeroei, Bertan fideltasun txartelarekin ordainduz gero. Bestelako eskaintzak ere egingo dituzte herriko dendariek: zozketak, opariak, bat erosi eta bi eraman eskaintzak eta abar. Egitasmoa dela-eta, apaindu egingo dituzte Azpeitiko dendak eta kaleak.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide