'Moby Dick' obrak jaso du ikuslearen saria Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketetan

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko azaroaren 25a

Topaketetako hemeretzi obren artean aukeratu dute antzezlana. Jose Kruz Gurrutxaga azkoitiarrak aktore lanak egin ditu.

Azpeitiko XXXIII. Euskal Antzerki Topaketetako ikuslearen saria irabazi du Moby Dick antzezlanak. Hilabete iraun dute topaketek, eta hemeretzi antzerki saio eskaini dituzte. 330 ikusle izan dira topaketetan, eta guztien bozak zenbatuta, Jose Kruz Gurrutxaga azkoitiarrak parte hartu duen obra izan da gehien gustatu zaiena. Azpeitiko Udalak arrakastatsutzat jo ditu aurtengo Euskal Antzerki Topaketak. "Garrantzi handia" hartu duen ekitaldia dela esan dute, eta herritar zein bisitariei "ahalik eta aukera zabalena" eskaintzeko lan egin dutela. "Antzerkia ikusi eta gozatzeko parada bikaina izan da, eta guztia euskaraz; euskara hutsean aritzen diren taldeen eta lanen erakustoki eta sustatzaile izatea baita Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketen helburu nagusia", esan dute Urola Kostako Hitzak elkarrizketa egin zion Gurrutxaga Mody Dick-eko aktoreari.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide