Giza-eskubideak egunero dira urratuak, eta soilik batzuen giza-eskubideak defendatzen eta gogoratzen ditugu, soilik batzuenak. Ez dakigu zein irizpiderekin deitzen diren horrelako elkarretaratzeak: Afrikan gose direnak, Saharan egarri, Afganistaneko ospitalekoak, Beirutekoak, Mexikokoak, Txinakoak, Ameriketako Estatu Batuetakoak... zerrenda amaigabea da.
Urraketa bakoitzarengatik kontzentrazio bana egin behar badugu, bost minutuko elkarretaratzeak eginez, urteko minutu guztiak eskas geratuko zaizkigu. Elkartasuna guztiei. Gure komeriak dira, gertukoa askoz gehiago sentitzen dugu, baina bizitzak leku guztietan berdin balio du. Horregatik, Pariskoa salatu genuen indar berarekin salatu nahi ditugu guztiak. Ez gaitezen azalean geratu, joko eskasean. Errespetua aldarrika dezagun denon eskubideen alde, elkartasuna sufritzen dutenenentzat, eta eraldaketaren bideak jar ditzagun. Egin dezagun egunero giza-eskubideen alde, eta etxetik hasita. Hartu ditzagun denok bost minutu.