(E. Albizu Lizaso)
Elkarretaratze isila deitu du Azpeitiko Udalak gaur, astelehena, eguerdirako, Parisko atentatuak salatzeko. 30 lagun inguru bildu dira herriko plazan. Erakundeak honako adierazpena egin du:
"Elkartasuna eta doluminak adierazi nahi die Azpeitiko Udalak Parisko erasoetan hildakoen lagun eta senide guztiei. Era berean, erasoetan zauritutakoak ahalik azkarren osatu daitezela espero dugu. Guztiei gure babesa agertu nahi diegu, eta erabateko irmotasunez adierazi nahi dugu eraso horiek onartezinak direla: sendo salatzen ditugu. Bide batez, munduan zehar gertatzen diren beste eraso eta biktimak ere salatzea nahi ditugu. Munduko herritar guztion giza eskubideak errespetatzea eskatzen dugu.
Munduan zehar gertatzen diren eskubide urraketa guztiak salatu nahi ditugu, gerrek eragindako biktima guztiak oroitu eta gerra gehiago ez izateko aldarrikatzeko,
gaur, astelehena, elkarretaratze isila egingo da 12:00etan plazan. Ez dadila berriro gertatu ez Parisen eta ez inon".