'VIII. Euskal Presoak Euskal Harrietara' boulder txapelketa asteburuan, Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 13a

Herritarrak Talai Mendiren lokalean boulderrean ibili daitezke igandean. (Ane Olaizola/Hitza) Presoei urratzen zaizkien oinarrizko eskubideak salatzeko eta elkartasuna adierazteko helburuarekin antolatu dute boulder txapelketa. Larunbatean izango da lehia Azpeitiko Gaztetxean, 10:00etan hasi eta 17:30 arte, hiru mailatan banatuta. Izen-ematea hamar eurokoa izango da. Gaur, berriz, Maliko eskalada bidaia ikus-entzunezkoaren emanaldia izango da Azpeitiko Gaztetxean, 21:30etik aurrera. Honakoa da egitaraua:

Azaroak 13, ostirala

21:30ean Maliko eskalada bidaia ikus-entzunezkoa.

Azaroak 14, larunbata

10:00etan Herrikoiak A mailaren (maila errazena) izen-ematea. 10:00etatik 13:00etara Herikoiak A mailako txapelketa. 13:00etan Herrikoiak B mailaren (maila zailagoa) izen-ematea. 15:00etatik 17:00etara Herrikoiak B mailako txapelketa. 17:30ean Sateliteen norgehiagoka. Izen-ematea hamar eurokoa izango da eta kamixeta bat izango du parte-hartzaileak opari.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide