Azpeitiko memoria, inguruko beste hainbat herritako memoria bezalatsu, lazgarria da. Giza eskubideak hamarkada luzez urratu dira, eta horrela jasotzen dute
Azpeitiko Udalarentzat Aranzadi Zientzia Elkarteak eginiko lanek.
Herri baten memoria osatzeko ahalegina egiterakoan, giza eskubideen urraketen biktimak izan direnek eta senitartekoek beraien kontakizunak defenditzeko eskubidea dute. Kolore batekoak ala bestekoak izan, kontakizunak kontrajarriak izan ala ez, biktima batek bere egia defendatzeko zilegitasun osoa edukitzeaz gain, behar-beharrezkoa da. Erakundeek, berriz, gertatutakoa ez desitxuratzeko kontakizun guztiak hartu behar dituzte aintzat, ezin dituzte, gertatu ohi den bezala, batzuk gogoratu eta beste batzuk, ahantzi.
Beraz, elkarbizitza oinarri izan nahi duen gizarte batean, azken hamarkadetako gatazka politikoa gainditzeko arerioaren kontakizuna onartzen den gizarte batean, garaile eta garaituen diskurtsoak ez du tokirik, errealitatearen zati bat ezkutatzeko asmorik ez badago behintzat. Nazio Batuen Giza Eskubideen Kontseiluak biktima guztiei aitortzen die egia ezagutzeko, justizia izateko eta erreparaziorako eskubidea. Baina ez egia, ez justizia ezta erreparazioa ere, ez dira frankismoaren galtzaileengana iritsi. Horregatik, diktadorea hil eta 40 urtera, garaituen memoria osatzeko dago. Egia ezagutu gabe, jakin gabe zenbat eta nortzuk izan ziren frankismoaren errepresioaren zuzeneko biktimak, hilaren 10ean egindako memoriaren eguneko aitortza ez da nahikoa, ez da osoa.
Azpeitian, adibidez, herritarrek jakin badakite altxatuen bandoko 79 lagunek bizia galdu zutela frontean, Perez Arregi plazan monumentu bat eta hilerrian mausoleoa eraiki zirelako. Gainera, urte luzez, urtero agintariek omenaldia egin zieten. Baina gaur egun arte, frontean hildako gudariei eta milizianoei, kopuru zehatza jakin gabe ere, ez zaiei inoiz ez omenaldirik ezta aitortzarik egin ere. Garaitu eta garaileen diskurtsoa ordutik dator, hamarkada luzeetatik dator, eta diskurtso horrek diktaduraren ostean ere bere eragina du.
Lezio horiek kontuan izanda, gertuagoko urraketak ez baditugu egokitasunez jasotzen, orain denon egia jasotzen ez bada, etorkizunean egia ezagutzeko aukerak gutxituko egingo dira. Izan ere, lekuko zuzenak desagertuko dira, informazio iturriak, gertatutakoa aitortuko luketen dokumentuak, garaileek gordetako artxiboetan bahituta jarraituko dute... Gure esku dago
memoriaren eguna biktimentzako egiaren, justiziaren eta erreparazioaren benetako aitortza izatea eta elkarlanean egin behar dugu.
Azpeitian, orain arteko jasotako urraketen mapa:
|
GARAIA
|
|
1936-1945
|
(1945-1960)
|
1960-gaur egun arte
|
|
URRAKETAK ETA BIKTIMAK
|
IHESIAK: 800 -1000 azpeitiar.
BONBARDEAKETA:
3 heldu hilda eta 1 zaurituak.
ERAILAK: Haur 1 eta beste bat zauritua tiroz.
FRONTEAN:
21 gudari hilda eta 79 herritar hilda tropa frankistekin.
FUSILATUAK:
7 herritar
LAN GALTZEAK:
77 herritarrek
ERREPRESIO EKONOMIKOA:
21 herritarri ondasunak kendu eta 35 herritarri zigorra ezarri.
KONTZENTRAZIO EREMUAK:
47 herritar lan gogorrak egitera behartuak
EPAITUAK:
154 azpeitiar guda kontseiluan epaituak, hauetatik, 11 emakumeak
PRESO POLITIKOAK:
Espainiako errepublikaren aldeko 41 preso zenbatuta, 4 Azpeitiko kartzelan hil ziren eta emakume bat emakumeen kartzelan.
EMAKUMEEN DESTERRATZEAK:
Azpeitian gutxienez 14 kasu
|
Aztertu gabeko garaia da, beraz, inbestigazio zehatz batekin jakingo litzateke garai honetan zehar gertatutakoaren egia eta biktimak errekonozitzea
|
BIZITZEKO ESKUBIDEAREN AURKA:
13 biktima, horietako biren kasua oraindik epaitegian argitu gabe.
OSOTASUN FISIKO, PSIKIKO EDO MORALAREN AURKA:
Guztira, 83 kasu, horietatik 73 torturak, 2 bahiketa eta 8 atentatu fisikoa/atentatu.
MEHATXU LARRIAK:
10 herritar
ESTORTSIO EKONOMIKOA:
5 kasu identifikatuta
BESTELAKOAK:
Kartzela-dispertsioaren politikaren eraginpean 5 azpeitiar une hauetan.
|