Izena eman daiteke Azpeitiko San Silbestre lasterketan

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 12a

Oraingoz, Internetez eman daiteke izena, eta 900 dortsaleko muga jarri dute.

(Bittor Mutiozabal) Urtearen azken egunean Azpeitian jokatzen den San Silbestre lasterketan izena eman daiteke dagoeneko. Gaur gaurkoz, Internet bidez bakarrik eman daiteke izena, kirolprobak.com webgunearen bitartez. Xeye atletismo taldeak azken unera arte zain ez egoteko eskatu die herritarrei, joan den urtean jendea gelditu zelako lasterketan irteteko aukerarik gabe.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide