Gorrotxategi, Elduaien eta Etxeberria, Errepublikako azken udal gobernuaren omenez jarritako plakaren azpian. (E. Albizu Lizaso)
Elkarretaratze isila egingo dute Azpeitiko plazan asteartean, memoriaren egunean, udaleko bi alderdi politikoek deituta. EH Bilduk eta EAJk herritarrei eskatu diete parte hartzeko elkarretaratzean. "Inportantea da herritarren parte-hartzea, eta pauso garrantzitsua izango da Azpeitiko elkarbizitzan ere, aurrera egiten jarraitzeko", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Horrez gain, ezohiko udalbatza egingo dute asteartean bertan, 18:30etik aurrera, eta adierazpen bateratua onartuko dute bi alderdiek.
Alkateak azaldu du azken agintaldian urratsak egin dituztela bizikidetzaren arloan, eta "egi eskubideari eta aitzortzari" garrantzia eman diotela. "Une honetan uste dugu udala osatzen dugunon artean pauso bat gehiago eman dezakegula", jakinarazi du.
Jaurlaritzatik ere jaso zuen udalak egun hori ospatzeko deialdia, eta bat egitea erabaki dute. "
Errekonozimendu indibidualetatik oroimen kolektibora pasatzea eskatu ziguten
memoriaren institutuan izan ginenean", nabarmendu du Etxeberriak. Aitor Gorrotxategi EAJko bozeramaileak esan du "normalizazioaren barruan tokatzen den pausoa" dela asteartekoa.
Errepublikako azken udal gobernuaren omenez jarritako plakaren azpian daude argazkian Elduaien, Etxeberria eta Gorrotxategi.
Honako adierazpena onartu zuten joan den urteko irailean.