Siriako errefuxiatuen inguruan bilera egingo dute Azpeitian, asteazkenean

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 5a

19:00etan da hitzordua, Baigeran.

Siriako errefuxiatuez hitz egiteko bilera irekia deitu du Azpeitiko Udalak, datorren asteazkenerako. 19:00etan izango da bilera, Baigeran. CEAR Euskadi taldeko lehendakari eta zuzendaria izango da bileran, baita udaleko arduradunak ere. Errefuxiatuen inguruko legedia azaldu, eta herritarrek nola lagun dezaketen aztertuko dute. Erakundeak azpeitiarrak animatu nahi ditu bileran parte hartzera. Udalak iraileko udalbatzan onartu zuen Azpeitia babes herri izatea Siriatik ihesean ari diren errefuxiatuak hartzeko eta laguntzeko. Bestalde, eskualdeko zenbait egoitza eta herritarrek laguntza eskaini zuten hilabete hartan. HITZAk elkarrizketa egin zion Abdul Magid Omaro siriarrari, errefuxiatuen inguruan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide