Gazteen gurasoentzat bi ikastaro antolatu ditu Azpeitiko Udalak

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 4a

Guraso eskolen baitan, bi ikastaro antolatu ditu Azpeitiko Udaleko Gizarte sailak. 12 eta 16 urte bitarteko gazteen gurasoei bideratua da lehena: Seme-alabekin alkohola eta drogen kontsumo arduratsuan hezten; eta, bestea, 17 eta 22 urteko guraso edo tutoreentzat sortua: Guraso noiz arte? Nola lagundu seme-alabei, jada gazte-helduak izanik. Azaroa eta abendua bitartean launa saio izango dituzte ikastaroek. Ostiralean bukatzen da izen-ematea, Gizarte Zerbitzuetara joanda edo 943-15 71 92 telefono zenbakira deituta. 10 eurokoa da izen-ematea, baina ordaindu ezin dutenentzat diru-laguntzak eskainiko ditu udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide