Azpeitian Santo Tomas egunez postua jartzeko izena emateko epea zabaldu dute

Urola Kostako Hitza 2015eko azaroaren 3a

Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak Santo Tomas egunez, abenduaren 21ean, postua jarri nahi dutenek izena emateko epea ireki du. Alde batetik, barazkiak, fruituak, loreak, ogia edo bestelako etxeko produktuak saltzeko postua jarri nahi dutenek azaroaren 30erako eman behar dute izena. Azpeitiko udaletxean eman behar da izena 943-157068 telefono zenbakira deituta. Bestetik, txorizo postuak jartzeko izen-emate epea datorren astelehenetik, azaroaren 9tik azaroaren 25era artekoa izango da. Kasu honetan ere Azpeitiko udaletxean eman beharko dute izena, 943-157068 telefono zenbakira deituta. Postuen tokien zozketa azaroaren 26an, osteguna, egingo dute 20:00etan, Azpeitiko udaletxeko areto nagusian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide