Iazko San Sebastian Eguneko danborradako karroza Imanol Elias zena gogoan izan zen.
Datorren urteko Azpeitiko sansebastianetako haurren danborradako karrozaren gaia da:
Ignacio Agirre 1922-2014. 37 urtez Azpeitiko sansenbastianetako karroza egile eta bultzatzaile izateagatik esker onez. Gaia erabakita, orain proiektua nork egingo duen erabaki behar du Azpeitiko Udalak, horretarako azken urteetan ohi bezala karroza egiteko diseinuaren lehiaketa jarri du martxan.
Lehiaketara karrozaren aurreproiektua aurkezteko epea azaroaren 30a artekoa da. Lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.
Karrozaren proiektuaren lehiaketaren oinarriak:
- Nahi duten pertsona edo talde guztiek parte hartu dezakete. Baina pertsona edo talde bakoitzak proiektu bakarra aurkez dezake.
- Lanak edozein material edo teknika erabiliz egin daitezke.
- Proiektuek sortu berriak izan behar dute.
- Karrozaren neurriak: 2,80 metro zabal, 3,85 metro luze eta 3,20 metro altu.
- Lanak sinatu gabe aurkeztu behar dira, eta aparteko sobre batean egilearen datuak zehaztuta: NAN, helbidea, telefonoa eta kurrikuluma.
- Proiektuak honako helbidera bidali behar dira: Azpeitiko Udala, Festa Batzordea. Enparantza Nagusia 5. 20730 Azpeitia. Telefonoa: 943-157068
- Epaimahaia Azpeitiko Udalak izendatutakoa izango da, eta bost pertsonak osatuko dute. Udaleko ordezkariek eta dekoradore eskolakoek osatuko dute.
- Proiektu bakar bat aukeratuko dute.
- Planoekin eta bozetoekin batera, 7.800 euro baino gehiagokoa ez den aurrekontu zehaztua aurkeztu beharko da. Gehienez A-4ko bi orrialde hartzen dituen memoria txiki bat aurkeztu behar da.
- Lehiaketaren irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du.
- Lehiaketa hutsik gera daiteke, proiektuek ez badute behar adinako kalitaterik edo baliorik.
- Oinarriak betetzen ez dituzten lanak ez dituzte onartuko.
- Deialdian parte hartzeak oinarriak onartzea esan nahi du.
- Epaimahaiak hartuko ditu oinarri hauetan agertzen ez diren arazo guztien gaineko erabakiak, eta erabaki horuek apelaezinak izango dira. Epaimahaiak karroza egiteko orduan jarraipena egingo du. Lanak epaimahaiaren oniritzia beharko du sariaren kopuru osoa jasotzeko.