Hornitu proiektua aurkeztu dute, Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko azaroaren 2a

(Azpeitiko Udala) Urola Erdiko enpresen lehiakortasuna eraldatzeko eta hobetzeko helburua duen Hornitu proiektua aurkeztu zuten joan den ostegunean, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzenek. Egitasmo horren bidez, eskualdeko enpresa traktoreen eta hornitzaileen arteko elkarlana sustatu nahi dute, "herriko eta eskualdeko aktibitate ekonomikoa indartzeko asmoz". Ostegunean Azkoitiko Intsausti jauregian egindako jardunaldian eskualdeko ondorengo enpresa traktoreetako ordezkariak izan ziren: Glual, Sarralle, Ibarmia, Juaristi, Sammic eta Domusa. Beste 22 enpresa hornitzaile ere bertan izan ziren. 2014an Urola Erdian egindako ehun ekonomiko-industrialaren egoeraren diagostikoa izan zen ekitaldiaren abiapuntua eta Industria Maparen ondorio nagusiak ere aurkeztu zituen IMHko Fermin Lazkanok. Jarraitu albistea irakurtzen, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide