Azpeitiko X. Libre Ardo Dastaketa Eguna (Uztarria.eus)
X. Libre Ardo Dastaketa Eguna festa giroan ospatu dute gaur Azpeitiko plazan. Uda usaineko eguraldia lagun, jende ugari elkartu da eta 21 upategietako ardoak dastatzeko aukera izan dute.
Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketako irabazleak (Uztarria.eus)
Ardo Dastaketa Egunarekin batera Euskal Herriko III. Txorizo Egosi Lehiaketa jokatu da. Lehen saria Azpeitiko Valentin Odriozola harakinak lortu du; bigarrena Orioko Kepa Harategiak, eta hirugarrena Zumarragako Salegik.
Azpeitiko Ardo Dastaketa irudietan
uztarria.eus webgunean.