Kultura, aisia eta kirola aukeran asteburuan Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urriaren 30a

Asteburua iritsi da, eta aste honetan ere egongo da zer egina Azpeitian. Gaur, ostirala, hasiko dira Euskal Antzerki topaketak, eta zapaturako eta iganderako ere eskaintza zabala jarri dute. Horrez gain, Gure Esku Dago egitasmoaren batzarra egingo dute larunbat goizean, ardo dastaketa eta txorizo egosi lehiaketa izango dira eguerdian, eta Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako kros mistoa egingo dute arratsaldean, 18:30etik aurrera. Gauean, kontzertuak eskainiko dituzte herriko hainbat tabernatan. Igandean, argazki elkartekoen rallya dago. Bestalde, zinea ere jarriko dute Soreasu antzokian asteburuan zehar.

Gaur, ostirala

19:30: XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak: 'Lukurreria, lizunkeria eta heriotzaren erretaula'. Zestoako interpretazio eskolaren eskutik, Soreasu antzokian.

Bihar, larunbata

10:00: Gure Esku Dago egitasmoaren batzarra, Baigeran. 11:30-14:30: Ardo dastaketa eta txorizo egosi lehiaketa, plazan. 18:30: Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako kros mistoa, plazatik hasita. 21:30: XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak: 'Itsasoari negar'. 23:00: Halloween Gaua, herriko tabernarien eskutik. Honako kontzertuak jarri dituzte: DJ Rodri, Lokotxen; Oihan Vega, Pikuan; DJ Esseker, Etxe Zurin eta Kanuto eta Ugutz Fideon.

Igandea

9:00: Mendiko XX. eta Udazkeneko XXVI. Argazki Rallya, Perez Arregi plazatik hasita. Azpeitiko Argazki Elkartea eta Lagun Onak Mendi Bazkuna. 10:30: XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak: Antzerki Eskolen III. Eguna, Sanagustin kulturgunetik hasita. 18:00: XXXIII. Euskal Antzerki Topaketak: 'Kixote' 20:30: 'Amy' filma, Soreasu antzokian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide