Azpeitiko Udalak diruz lagundu du HITZA, eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 28a

Etxeberria eta Lete. Azpeitiko Udalak eta UROLA KOSTAKO HITZAk hitzarmena sinatu dute, eskualdeko hedabideetan euskara bermatzeko helburuarekin. Eneko Etxeberria alkateak eta Onintza Lete kazeta honetako zuzendariak sinatu dute akordioa, eta 27.000 euro emango dizkio erakundeak HITZAri 2015 urtean. Alkatearen arabera, Azpeitian eta Urola Erdian "oinarrizko" hedabidea bihurtu da HITZA, eta "euskararen alde eginiko lana" aitortu nahi dute. "Bertakotasuna euskaraz jasotzea ahalbidetzen duen komunikabidea da, gertuko kontuak eta herrikoak herritarrei euskaraz jakiteko eta ezagutzeko aukera ematen duena", esan du Etxeberriak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide