(Azpeitiko Udala)
2006an hasi zen EtorkiZUn egitasmoarekin lanean Euskara Patronatua, eta urtez urte gaztetxo ugarik egin dituzte euskaraz mintzatzen ikasteko lehen saiaketak proiektu horretan. EtrokiZUnen,
haur eta gazte etorkinei euskara errefortzua ematen zaie doan, 6 urtetik 16 urte bitartera. Astean ordubeteko bi saio egiten dituzte gehienek euskara ikasteko, eta ikasle helduenek lau saio izaten dituzte.
Hamar urtean, 384 ikasle hartu ditu etorkizun egitasmoak, eta 87 gaztetxok ekin diote ikasturte berriari.
Azpeitiko Euskara Patronatuak eskaintzen du zerbitzua, eta elkarlanean aritzen da herriko hiru eskolekin. Azpeitiko Euskara Patronatuaren arabera, "harremanetarako tresna" ez ezik, "kohesio hizkuntza" da euskara herrian. Hori dela-eta, berezibiko garrantzia du etorkinek euskaraz ikastea herrian txertatzeko.
Azpeitiko Udalak azaldu du "erronka handia" dela euskaraz hitz egiten ez den tokietatik Azpeitira etorri, eta euskaraz bizitzeko egiten duten ahalegina. Horregatik, erakundeak "aitortu" egiten du esfortzua, halako languntza eta proiektuekin. Eskolek eginiko lana ere kontuan izan du udalak, eta adierazi dute lan horretan laguntzeko sortu zela, hain zuzen, EtorkiZUn. "Herritarrak animatu nahi ditugu ikasle horiei euskara eragiltzen laguntzeko", adierazi dute.