Herriko kirol talde, eragile eta norbanakoek bilera egingo dute bihar, asteazkena, Azpeitiko Udalarekin. Udaletxean da batzarra, 20:00etatik aurrera. Erakundeak azaldu duenez, "elkarlana hobetzeko neurriak" aztertuko dituzte bilera horretan. Beraz, Udalak parte hartzeko eskatu diete herritarrei "ahalik eta partaidetza zabalena" lortu nahi dutelako. "Kirol taldeak ez ezik, norbanakoak ere etortzea nahiko genuke. Izan ere, perfil oso ezberdineko herritarrek egiten dute kirola Azpeitian, eta ahalik eta gehienen iritziak eta ekarpenak jaso nahi ditugu, hemendik aurrerako elkarlana hobetzeko eta sendotzeko", adierazi du Estitxu Elduaien Kiroletako batzordeburuak.