Azpeitiko Gure Esku Dago-k batzar irekia deitu du larunbaterako

Urola Kostako Hitza 2015ko urr. 27a, 12:44

10:00etatik 12:00etara izango da bilera, eta bi gai landuko dituzte: eskura prozesuaren azalpenak eta herrian galdeketa egitearen inguruko eztabaida.

[caption id="attachment_152652" align="aligncenter" width="300"]Azpeitiko Gure Esku Dagoren lokala (Eneritz Albizu Lizaso/Hitza) Azpeitiko Gure Esku Dagoren lokala (Eneritz Albizu Lizaso/Hitza)[/caption] Batzar irekia egingo du Azpeitiko Gure Esku Dago egitasmoak larunbatean, 10:00etatik 12:00etara, Baigeran. Bertan bi gai landuko dituzte: eskura egitasmoa eta herrian galdeketa egitearen inguruko gogoeta. Eskura egitasmoaren inguruko azalpenak emango dituzte, eta ekarpenak egiteko aukera eskainiko dute. Bestalde, eztabaidatuko dute Azpeitian galdeketa egin daitekeen edo ez; eta, egitekotan, noiz litzatekeen une egokia. Irekia izango da bilera, eta Gure Esku Dado egitasmoko kideak ez direnek ere aukera dute parte hartzeko. "Hartu parte, denok gara beharrezkoak" lelopean deitu dute batzarra. 12:00etan, bilera bukatzean, ardo bat hartzera joateko aukera izango dute guztiek. Bestalde, egitasmoko kideek gogorarazi dute asteartetan biltzen direla, 20:30ean Baigeran, edonork parte hartu nahi badu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide