Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko EH Bilduk batzar irekia egingo du bihar, 18:30etik 20:00etara, Baigeran. Bi gai landuko dituzte: Espainiako hauteskunde orokorrak, batetik. Bozetarako planteamendua eta EH Bilduko hautagaien aukeraketaz mintzatuko dira. Bestetik, Azpeitiko EH Bilduren lan ildoei buruz hitz egingo dute. Erakundeetatik kanpoko antolaketa izango dute hizpide, batik bat.