Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiko Antzibarrena kaleko Grupo Iriarte lantegian, Landetako industria aldean, lan istripu bat gertatu da, 10:30ak aldera. Langile batek aldakan kolpea hartu du makina batekin eta Donostiako Ospitalera eraman dute. Iriarte lantegitik jakinarazi dutenez, langilea ospitalean dago, baino ez dago larri.