Bilboko Alternatiben Herrira joateko gonbita luzatu dute herriko hainbat eragile sozialek

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2015eko urriaren 21a

Soreasuko Elkargunearen kanpokaldean elkartu dira gaur, asteartea, Azpeitian gizarte arloan ari diren hainbat eragiletako ordezkariak, zapatuan Bilbon egun osoz egingo den Alternatiben Herria egitasmoan parte hartzeko gonbita luzatzeko. "Euskal Herrian alternatibak badaudela zabaltzea, mugimendu sozial desberdinak elkar ezagutzea, edota gizartearen aktibazio eta mobilizazio beharra azpimarratzea dira, besteak beste, Alternatiben Herriaren helburuak", azaldu dute. Gaztetxeak, Elkar-ekinek, Ernaik, ELAk, LABek eta Bizi Dinamikak egin dute deialdia. Urriaren 24koa "aldarrikapen eta ospakizun eguna" eta "egunerokoan bizia ematen diguten hamaika proposamen handi eta txikien erakusleihoa" izango dela ere esan dute. Hainbat gunetan antolatuta, egitarau zabala antolatu dute zapaturako Bilbon (hemen, PDF dokumentuan). Irakurri albiste osoa Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide