Azpeitian zerbitzu berri bat jarri dute abian Elkar-ekin taldeak eta Azpeitiko Udalak, arropa bankua. Azpeitiko Udalak adierazi duenez, azpeitiarren ongizatea bermatzea du lehentasun udalak, eta, are gehiago behar larria duten herritarrena: "Udalaren helburua herritar guztiek gutxieneko baliabideak eta eskubideak bermatuta izatea da". Arropa bankuaren proiektua herritarren ekimenez abiatu dela nabarmendu du Ainhoa Beristain Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburuak: "Beste behin herritarrek elkartasunaren eta justizia sozialaren defentsan lan egiteko prestutasuna erakutsi dute". Gaur gaurkoz Azpeitiko 170 herritar eta familiak jasoko dute zerbitzua. Arropa bankuaz arduratzen direnek arropak Elkargunera eramateko animatu dituzte herritarrak. Orain, batik bat, 8 eta 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako arroparen eta haur kotxeen eta sehasken beharra dagoena nabarmendu dute.
Azpeitiko arropa bankua zerbitzuaren aurkezpenean Elkar-ekinekoak eta Azpeitiko Udaleko ordezkariak (Azpeitiko Udala)