Dendartean-ek sei otarra ekologiko zozkatu ditu Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 19a

Honako zenbakiak dira sarituak: 6.515, 9.768, 7.634, 2.874, 9.385 eta 3.718.

Dendartean Gipuzkoako Merkataritza bilkurak zozkatu ditu sei otarra ekologikoak. Honako zenbakiak dira sarituak: 6.515, 9.768, 7.634, 2.874, 9.385 eta 3.718. Azpeitiko 36 saltokietan banatutako boletoetako zenbakiak dira horiek, eta hilabeteko epea dute herritarrek opariak eskatzeko. Honako telefono zenbakira deitu behar dute horretarako: 688-82 39 44. Dendartean eta denon artean zero zabor kanpainaren baitan zozkatu dituzte otarrak. Egitasmoa abian jarri zuten Azpeitian eta Zumaian, besteak beste, kontsumo arduratsuaren kanpainaren alde. Bezeroak animatu dituzte telazko poltsak erabiltzera eta beste ohitura on batzuk hartzera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide