Joseba Iraola eta Iñigo Olabegogeaskoetxeak irabazi dute XXXIII. Urrakiko Igoera. Eserleku bakarreko mailan irabazi zuen Iraolak; Olabegogeaskoetxeak, berriz, automobilen modalitatean. Atzoko, igandeko, probarekin, bukatutzat eman dute Euskadiko Mendien Txapelketa.
Antolatzaileen arabera, aurtengo parte-hartzaileen zerrenda "ikaragarri ona" izan da. Iraolak egin zuen atzoko denborarik onena, sailkapen nagusia kontuan hartuz gero: 3.05.184 denbora behar izan zituen mangak bukatzeko. Jarleku bakarreko proban, Arkaitz Ordoki izan zen bigarrena, eta Markel Cestafe hirugarrena.
Bestalde, honakoak dira irabazleak klasezka:
7. klasea: Joseba Iraola, Demoncar-arekin.
6. klasea: Iban Tarsicio, Mitsubishi EVO IX-arekin.
5. klasea: Iñigo Olabegogeaskoetxea, BMW M3-arekin.
4. klasea: David Pelaez, Citroën AX A1/2-arekin.
3. klasea: Jon Arregi, Abarth Puntoarekin.
2. klasea: Iker Tolosa, Renault Clio Sport-arekin
1. klasea: Iñaki Racamonde, Citroën AX Sport-arekin.
Ikusle batzuen argazkiak bildu ditugu.
[flickr_set id="72157659634876119"]