Azpeitiko txokoak ezagutu ditu nazioarteko kazetari talde batek

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 17a

Nazioarteko kazetari talde bat izan da gaur, larunbata, Azpeitian. Eneko Etxeberria alkatea gidari lanetan zutela, herriaren ondare kulturala eta historikoa ezagutu dute. Inaziotar Bidea ezagutzeko jakin-minak erakarri ditu Azpeitira kazetariak, eta herri guztia bisitatzeko aukera izan dute. Orain, atzerrian herriaren berri emango dute haiek. Basquetour-eko Iker Urzelaik lagundu diete kazetariei eta Etxeberriari. [flickr_set id="72157659974433705"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide