Iraurgi Saskibaloi taldeak Añares Rioja eta Sammic aurkeztu ditu

Ana Abarisketa 2015eko urriaren 17a

Emakumeen Añares Rioja ISB eta gizonen Sammic ISB taldeak aurkeztu dituzte Loiolako basilika aurrean

Iraurgi Saskibaloi taldeak gaur goizean, larunbata, aurkeztu ditu 2015-2016 denboraldian goi mailan lehiatuko diren neska-mutilen bi taldeak. Añares Rioja ISBko neskak eta Sammic ISBko mutilak, Azkoitiko eta Azpeitiko udal ordezkariekin batu dira Loiolako basilika aurrean. Hala, Azpeitian  izan dira goizean Azpeitiko alkate Eneko Etxeberria eta Estitxu Elduain Kirol zinegotzia, Azkoitiko alkate Javier Zubizarreta eta Angel Luis Martin Kirol zinegotzia, eta, Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako zuzendaria. Auzkezpenean parte hartu du, baita ere, ISBko zuzendaritzak. [flickr_set id="72157659938164182"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide