Jaia, kirola, jokoa eta kultura aukeran asteburuan, Azpeitian

Eneritz Albizu Lizaso 2015eko urriaren 16a

Asteburua iritsi da, eta hamaika aukera dituzte azpeitiarrek eta bisitariek herrian bertan gelditzeko. Jaia, kirola, jokoa eta kultura nahastuko dituzte Azpeitian, hiru egunez. Gaur, ostirala Gaur, ostirala, irekiko dute berriro garagardo azoka, eta saloi dantzak egongo dira ikusgai, 19:30etik aurrera, Azoka Plazan, Jose Mari Orbegozoren dantzarien eskutik. Ondoren, 23:00etan, Laketek eskainiko du kontzertua. Bestalde, Amama filmaren lehen emaldia izango da Soreasu antzokian, 21:30etik aurrera. 19:30. Saloi dantzak, garagardo azokan. 21:30. Amama filma, Soreasu antzokian. 23:00. Laketen kontzerta, azoka plazan. Bihar, larunbata Larunbatean izango da aurtengo garagardo azokaren azken eguna: mus txapelketa jokatuko dute 16:00etatik aurrera; eta, gauean, 23:00etan, Erokomeri talde herrikoiak eskainiko du erromeriaAmama filma eskainiko dute Soreasun, 19:00etan eta 22:00etan, eta Asier Altuna pelikulako zuzendaria izango da 19:00etako saioan. 16:00. Mus txapelketa, azoka plazan. 19:00. Amama filma, Soreasun. 22:00. Amama filma, Soreasun. 23:00. Erokomeriren erromeria. Etzi, igandea Urrakiko igoera izango da protagonista igandean Azpeitian. 78 gidarik parte hartuko dute proban. Soreasun, haurrentzat eta helduentzat eskaintza egongo da: 16:30ean Pinocho y su amiga Coco izango da ikusgai, eta 19:30ean, berriz, Amama. Musikak ere bere txokoa izango du asteburuan, Ana Belen Garcia organo-jolea eta Donostiako Ereski abesbatzak kontzertua eskainiko dute Loiolako Basilikan, 20:00etatik aurrera. Goizetik hasita. Urrakiko igoera. 16:30. Pinocho y su amiga Coco. 19:30. Amama. 20:00. Ana Belen Garcia organo-jolea eta Donostiako Ereski abesbatzaren kontzertua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide