Azpeitiko lau bikote lehiatuko dira Euskal Herriko dantza txapelketan

Urola Kostako Hitza 2015eko urriaren 16a

Segurako Udalak 39. urtez antolatu du aurten Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Euskal Telebistaren laguntzarekin. Bihar da, 18:00etan, Segurako (Gipuzkoa) Baratze pilotalekuan. Hamalau bikotek hartuko du pa...

Segurako Udalak 39. urtez antolatu du aurten Euskal Herriko Dantza Txapelketa, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren eta Euskal Telebistaren laguntzarekin. Bihar da, 18:00etan, Segurako (Gipuzkoa) Baratze pilotalekuan. Hamalau bikotek hartuko du parte, eta horietatik lau Azpeitikoak dira: Asier Ibarguren eta Garazi Gurrutxaga, Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga, Mikel Subinas eta Maite Beobide eta Jon Ander Iriondo eta Libe Lizaso.

Aurten iaz baino lau bikote gehiago izango dira parte hartzen, eta Euskal Herriko bost lurraldetakoak dira: Gipuzkoakoak hamar eta Arabako, Bizkaiako, Nafarroako eta Lapurdiko bikote bana.

Irabazle azpeitiarrak iaz

Iaz Euskal Herriko Dantza Txapelketa Amets Amubieta eta Maialen Aldalur azpeitiarrek irabazi zuten. Aurten Amubietak txapelketan parte hartuko du, baina bikote berriarekin, Larraitz Larrañagarekin.

Aurten, irabazleek 700 euro, oroigarria, txapela eta lepokoa eskuratuko dituzte, baita Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak emandako garaikurra eta 4 bidaia ere. Bigarrenek 500 euro eta oroigarria lortuko dituzte; eta hirugarrenek, 400 euro eta oroigarria. Sari gehiago egongo dira: jantzi onenena, lurralde bakoitzeko lehenena eta Guillermo Areizagaren sari berezia.

Segurako dantza txapelketa EITBn emango dute, 22:00etan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide